Astekaria

Hau IKT-ko klaseen astekaria izango da. Hemen klase bakoitzean zer ikasi eta egin dugun eta horri buruzko  hausnarketak agertuko dira.

  • Lehenengo saioa: Urriaren 23a.

ZER DA IKT?
Gida irakurri eta lau hilabete osoan zer egingo duguna azaldu.

  • Bigarren saioa: Urriaren 24a.
BLOG BAT EGITEN IKASTEN
  • Nola egin blog bat?

Lehenengo eta behin, blog bat nola egin ikasi genuen. Pausuak nahiko errazak eta ulergarriak izan ziren; hau da, bloga aurrera eramateko zailtasunik ez nuen izan.
  1. Geure gmail-a zabaldu.
  2. Blogaren orria ireki: www.bloogger.com.
  3. Bloga sortu blooggen agertzen diren pausuak jarraituz.

  • Blogean ibiltzen…

Gidaren laguntzarekin, blogean kuxkuxeatzen egon ginen, baina ni, berez, nahiko galduta nengoen. Egia esanda, aurretik blog bat ez nuen inoiz erabili; beraz, lehenengo uneetan nahiko galduta egon nintzen. Hala ere, bloga miatzen genuen heinean, irakasleak testuak nola idazten diren, etiketak jartzen, bideoak igotzen, eta abar azalduko zuela esan zigun eta horrek lasaitu ninduen.

Jarraitzeko, irakaslearen laguntzarekin bloga osatzeari ekin genion. Lehengoz eta behin, proba moduan sarrera txiki bat egin genuen. Pausuak oso errazak izan ziren;

Ez dut esan gabe utzi nahi, gmail-ak blogera sartzen ahalbidetzen digula. Eskuineko laukietan klikatu, gehiago klikatu eta “blogger” ipintzen duen ikono bat ikusiko dugu.





  • Hirugarren saioa: Urriaren 30a.

BLOGA AURRERA ERAMATEN
Hurrengo saioan, bloga aurrera eraman genuen diseinua aldatuz, kolore pixka bat emanez, ordenatzen, eta abar. Geure bloga txukuna eta polita geratzeko xedearekin.
Gainera, gure kideen blogen estekak ipintzen ikasi dugu blog guztiak ikusteko, gure lagunen blogak behatzeko, ... guztion arteko harremanak bultzatzea blog ezberdinetako ideiak eta ezaugarriak ikusiz.
Bestalde, bideo baten bidez feed-ak zer diren eta zertarako balio duten ikasi dugu. Feed-ak, beste weborrialdeko azken berriak zure emailera bidaltzen dizkizun iturri web-a da. Geure blogean, Feed bat sartu egin dugu gagget bezala, gure adiskideok guk geure blogean ipintzen ditugun sarreren berriak izateko.
Amaitzeko, bukaera eman genion saio honi blogean gagget bat ipiniz. Erloju bat hain zuzen ere, “Clocklink” –etik aterata. Esan beharra daukat, oso erloju bitxiak eta dibertigarriak zirela forma eta animali askorekin (esaterako: txerri bat).

  • Laugarren saioa: Urriaren 31a.

TALDE AURKEZPENA
Jarraitzeko, ostiral honetan talde bakoitzak aurkezpen bat prestatu egin genuen. Aurkezpena “blogak irakaskuntzan duen garrantziari buruz zihoan eta PADLET-, BUBBLE- edota PREZI-ren bidez burutu behar izan genuen. Ondorioz, bloga ez genuen erabili.
Aurkezpena zuzenki egiteko, ateratako ideiak amankomunean jarri genituen, baita ikastetxe batzuen blogak adibide moduan ere (batzuk kurtsoka sailkatuta zeuden, beste batzuk gaikaz edo ikasgaiaz).
Talde guztiak, gaia berdina eduki arren, aurkezpen desberdinak egin genituen. Horrela, teknika berriak ikasi nituela esan dezaket, nahiko interesgarriak gainera.

  • Bostgarren saioa: Azaroaren 6a.

MODULO ASTEA
Aste honetan moduloari ekin genion.

  • Seigarren saioa: Azaroaren 7a.

MODULO ASTEA
Aste honetan moduloari ekin genion.


  • Zazpigarren saioa: Azaroaren 13a.

WORD-a ERABILTZEN IKASTEN
Word-arekin lan egin genuen saio honetan. Word-ari buruz azalpen aberats bat entzun ondoren, binaka ariketa bat egin genuen. Ariketa egiten genbiltzala, zenbait zailtasun aurkeztu zitzaizkigun. Izan ere, irakasleari laguntza eskatu behar izan genien, baina azkenean dena egokitasunez egin genuen.
Word-eko eduki berriak ikasi nituela esan dezaket; esaterako, aurkibideak alfabetikoki ipintzen, komentarioak jartzen, hiperbinkuluak ipintzen, eta abar.



  • Zortzigarren saioa: Azaroaren 14a.

TALDE LANA: lehenengo emangarria
Talde lanean aritu ginen pasaden eguneko klasean. Talde lanean aritzekoan sortu daitezkeen abantaila eta desabantailen zerrenda bat irakurri genuen. Hau irakurri ostean, guztion artean eztabaidatu genuen sei pertsonako taldetan. Ondoren, “Los jetas y los pasotas” artikulua irakurri genuen. Bertan talde batean egon daitezkeen pertsona motak azaltzen ziren, “Jetak” alde batetik eta “Pasotak” beste aldetik. Amaitzeko pertsona hauen ezaugarrien ezberdintasuna aztertu genituen. Informazio honekin Sites bat sortu eta lana osagarritzeko lehenengo akta egin genuen. Azkenik, irakaslearentzako talde fitxa egin bat egin genuen.
Egindako lanaren hausnarketa eginez, esan dezaket sites bat egiten ikasi dudala, aurretik, inoiz ez dudalako horrelakorik egin. Nahiko baliagarria dela iruditu zait.


  • Bederatzigarren saioa: Azaroaren 20a.

TALDE LANA: bigarren emangarria
Sitesera mapa kontzeptuala higo genuen ikastetxeak eta IKTei buruz, lehenengo Practicumean oinarrituz.
Amaitzeko, bigarren akta osatu genuen.


  • Hamargarren saioa: Azaroaren 21a.

TALDE LANA: hirugarren emangarria (5.5 eta 5.6 ariketak)
Gaur, Konpetzentzia Digitalari buruzko bideo batekin klaseari hasiera eman genion, Jordi Adellekoa.
Bideoa ikertu eta gero, taldeka, popplet-ren bidez, teknologia gaitasunen inguruko eskema bat egin behar izan dugu. Horretarako, informazioa Interneten bilatu eta ikertu egin dugu. Bestalde, gai honen inguruan hausnarketa sinple bat eskegi dugu sitesen. Oro har, gaur egindakoa etorkizunerako baliagarria izan daitekela esango nuke.
Azkenean, bakarkako lantxo bat azaldu zigun irakasleak; lehenengoz IKTen ingurua Administrazioak dioenari buruzko informazioa bilatu behar genuen, eta ondoren, DELICIOUS-en kontu bat egin eta han eskegi etiketen bidez bildutako informazioaren linkak edo URL ezberdinak. Azkenik, sitesen gure DELICIOUS kontu eskegi eta URL interesgarrienean oinarrituz, fitxa bat bete eta sitesen eskegi genuen.
Etxerako DELICIOUSen IKT eta ikastetxeei link interesgarri batzuk jarri behar genituen buruz (administrateak zer dio IKTari buruz, IKTak nola txertatu nire klasean, …). Ondoren, egin subcarpetas enlace guztiak ipintzeko. Gero Sitesean nire deliciusko URLaren helbidea jarri eta URLrik interesgarriena aukeratu fitxa bat betetzeko.

  • Hamaikagarren saioa: Azaroaren 27a.

SITES eta DELICIOUS
Gaurko klasera ezin izan nintzen joan, gaixorik nengoen eta. Baina nire taldekoek, egindakoa azaldu zidaten:
  • Lehenengoz, Deliciusen igotako 10 linketatik bat aukeratu zuten.
  • Ondoren, ikasleen gidako taula bat osatu eta Sitesera igo zuten.
  • Amaitzeko, proiektua zehazten jarraitu zuten.

Hurrengo egunean (azaroak 28) ez genuen klaserik eduki.

  • Hamabi eta hamahirugarren saioak: Abenduaren 4a eta Abenduaren 5a.


Aurreko ostiralean (azaroaren 28an) ez genuen klaserik izan.
Aste honetan, modulu astea izan da; beraz, saio hauek moduluaren bideoa aurrera eramateko erabili ditugu.

  • Hamalaugarren saioa: Abenduaren 11a.


Saio honetan, martxan jarri behar izan ginen proiektuarekin atzeratuak geundelako. Proiektua arintasun handiagoarekin aurrera eramateko, batzuk, sitesa amaitu zuten, eta beste batzuk bloga amaitzen aritu ginen; bloga modu original batez egin genuen, ekintza erakargarri batzuen bidez. Esaterako, “madarargi”


Amaitzeko, hurrengo egunean aurkeztu behar genuenez gero, Power Point bat egitea erabaki genuen. Baina PPa etxean egin genuen denbora falta zela eta.





  • Hamabostgarren saioa: Abenduaren 12a.


Saio honetan, gure lanari bukaera eman genion. Horretarako, taldekideek egindako lana batu genuen eta Power Pointaren azken adostasunak erabaki genituen.

Saioaren bigarren partean, talde batek bere aurkezpena egin zuen. Aurkezpen hori, ekologiarekin harremanduta zegoen. Aurkezpena, Power Point eta blog baten bitartez egin zuten, oso interesgarria eta polita iruditu zitzaidan. Gainera, ekintza oso dibertigarriak zeuden, hala nola: ikasleei bideo bat grabatzea eskatzen zieten, bideo horretan mezu bat plazarako beharko zuten, baina ez edozein mezu, helburu ekologiko batekin, adibidez: txorrota ixtea aginak garbitu bitartean.

  • Hamaseigarren saioa: Abenduaren 12a.


Gaurko saioan hiru taldek aurkezpena egin dugu. Lehenengoz, talde batek beraien lana aurkeztu digu. Esan beharra dago, haien lana oso landua eta sakona izan dela. Blog bat, sites bat eta abar aurkeztu dute. Hau da haien sitesaren linka:

Ajsjsjs

Ondoren, gure IKT proiektuaren aurkezpena egin dugu. “Xixili proiektua”. Aurkezpena, asmatutako eskolaren blogarekin aurrera eraman dugu. Gure xixili eskolaren bloga ondorengoa da:
Esposaketan, gure helburuak , ... azaldu ditugu etabaita gure blogaren zenbait atalen ariketa ere.

Amaitzeko beste talde batek haien proiektua aurkeztu (baita ere blogean oinarrituz) dute. Eta klaseari amaiera emateko gure modulu lanaren aurkezpena egin dugu, Bermeori buruzkoa izan dena, eta horretarako bideo bat erabili dugu. Esan beharra daukat, orokorrean sentsazio positiboak ikusi ditudala.

  • Hamazazpigarren saioa: Abenduaren 19a.


Gaurko saioa, azkena izanez gero oso jende gutxi joan da klasera. Lehenik eta behin talde batek bere modulu lana aurkeztu zuen, Bizkaiko zeinbait kultura ondareren inguruan egin zuten lana.

Amaitzeko, falta den taldearen aurkezpena izan dugu (baia ere, blogaren ingurua) eta IKT ikasgaiari amaiera definitiboa emateko ebaluazio errubrika taldekideen artean bete dugu. Errubrika honek, notaren %10ko balioa dauka.

IKT ikasgaiaren ebaluazio pertsonala nahiko positiboa dela pentsatzen dut, izan ere, asko ikasteaz gain taldekide hauekin gustura egon naiz eta zuzentasunez lan egin dugula deritzot. Gainera, IKTei eskoletan garrantzia ematen ikasi dut eta baita IKTak erabiltzeko tresneria eta baliabide ezberdinak ezagutu ere.



No hay comentarios:

Publicar un comentario