domingo, 21 de diciembre de 2014

Saio teorikoen azken sarrera

Hemen daukazue IKT (saio teorikoen) hausnarketa orokorra; saioetan zer egin dugun, zer iruditu zaidan, zertarako baliogarria izango den ikasgai hau eta abar.

IKT irakasgaiaren metodologia azaldu zigutenean, zaila iruditu zitzaigun. Taldeetan lan egitea ez da erreza, eta gainera ikasgai berri honetan, non baliabide teknologiko berriak gure lanetan txertatu behar ditugun, taldetan aritzea nahiko zaila iruditu zitzaigun.

Izan ere, ez genuen oso ondo jakin nola egingo genion aurre eta hasiera batean, baina azkenean, nahiko gustura eta aktiboki aritu izan gara lanean. Guztiok batera, laguntza emanez eta zailtasunei aurre egiten, gure lana aurrera eramatea lortu genuen. 

Ondoriozta dezaket, aurkezpen hauek ikusi ondoren nire IKT jakintzak bereganatu ditudala. Izan ere, talde ezberdinak metodo desberdinak erabili dituzte eta horren ondorioz baliabide ezberdinen erabilgarritasunaz ohartu naiz. Talde batzuk, aurretik ezagutzen nituen baliabide batzuk erabili dituzte, hala nola, poert point, prezi edo bideoak. Bideoen kasuan, movie meikerra, esaterako, aurretik ezagutzen nuen arren, eurkezpen bat egiteko ez dut iniz erabili, eta zentzu horretan, hau, baliabide berria izan da. Beste talde batzuek, ordea, aurretik ezagutzen ez nuen baliabide bat erabili dute Pow toon. Eta nahiko interesgarria zein erakargarria iruditu zait.

Nire aburuz, IKT  ikasgai oso interesgarri eta erablgarria izango dela gure etorkizunerako uste dut. Izan ere, egungo gizartean teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen diren elementuak dira, etorkizun batean oraindik gehiago erabiliko dira. Ikasleak eotrkizunean ondo integratuak egon daitezen beharrezkoa izango da hauek ondo erabiltzen jakitea. Izan ere teknologia berrietan gaitasunik ez duten ikasleak, gizartean alboratuta geratuko dira, harremantzeko, ikasteko, informatzeko, aisialdirako zein lanerako beharrezkoak izango baitira gailu hauek etorkizunean.


Amaitzeko, egokia iruditu zait klaseak aurkezpenen bidez aurrera eramatea; horrela, alde batetik, edukiak ikasleen ikuspegituk jaso ditugu, horrek edukien hurbiltasuna ekarri duelarik, edukiak gure errealitatetatik hurbilago egon baitira. Bestalde, teknologiak ematen dituzten baliabide ezberdinak arakatu eta ezagutu ditugu, hauek ematen dituzten aukera ezberdinen kontzientzia hartuz.

Hurrengora arte!!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario