domingo, 21 de diciembre de 2014

Blogaren zortzigarren sarrera

Hau nire blogaren amaiera da! Emozioak eskolan ezagutzen bloga ixten dut.
Horretarako, azken sarreratxo hau prestatu dut:
Ikusi ondorengo bideoa:
Etengabe ari gara baloratzen aurrean (fisikoki) agertzen zaizkigun pertsonak: “neska honek alkondara itsusia eramaten du”, “ume horrek betaurrekoak ditu”, “honek txarto usaintzen du” …
Gizarte materialista batean bizi gara, non sentimenduak oso gutxi baloratzen ditugun eta hori aldatu beharra daukagu. Gaur egun, klonak bezala jarduten dugu; jarrera berdinak, talde baten “liderrari” jarraitu behar diogu (bestela “raritoa” deitzen dizute), eta modei jarraitzen diegu. Bai, militar pantaloiak eramaten baditugu, militarrak gorrotatu arren. Gainera, ez soilik hori, esaterako, patioan gaztetxo bati futbolera jolastea gustatzen ez bazaio eta jolas-orduak irakurtzen igarotzen baditu, “mutil arraroa” deituko dute.
Normala da gaur egun gizarte honetan daukagun pentsamendua? Ez ditugu pertsonak haien izaera fisikoagatik ezagutzen. Seguraski, irakurtzen duen mutil horrekin hitz egiten badugu mutilenik sintzoenetariko bat dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario