domingo, 2 de noviembre de 2014

Blogaren zazpigarren sarrera

Neskak eta mutilak eskolan bertan, eskubide berdinak dauzkate?
Legalki bai, baina gure gizartean, ez. Umeen heziketa prosezuan akatsak eduki ditugula edota hauek gizartean ohiko bilakatu den kalifikazioara zuzendu ditugula esan genezake. Izan ere, gizakia jaio aurretik edota jaiotzen den unetik sailkatu egiten dugu:  kalifikazioa hau, sexuaren araberakoa ez ezik, kolorearen, jostailuen eta espazioaren araberakoa ere bada. Koloreari dagokionez, neskak arrosaz eta mutilak urdinez sailkatzen ditugu .
Bestetik, jostailuetan ere desberdintasun hori nabaria da;  Jaio eta 3 urtera arteko jostailuak oso neutroak izaten dira, haurrak oraindik ez duelako sortu ez sexu identitaterik, ez genero identitaterik ere. 3 urterekin badakite zein den nesken gorputza, zein mutilena; sortu dute sexu identitatea.
Geroxeago, 6 urterekin, sortuko dute genero identitatea (gorputz hori izateagatik gizarte honek zer eskatzen dien jabetzen dira). Pixkanaka, arauak ikasten doaz, eta norekin eta zerekin identifikatu ikasten dute. Jostailuen funtzioa, hauek gizartean kokatzea eta identitate hori sortzen laguntzea izango da. Neskari soka bat eskainiko zaio katalogoetan (espazioaren erabilera sokak berak mugatzen du), mutilari, berriz, patinetea (espazio zabala eskatzen duena). Alegia, ekintza eta jarrera ezberdinetan trebatzen direla neskak eta mutilak.

Joko sinbolikoetan neskek panpinekin imitatzen dute ezagutzen dutena; elkarrizketak eta egoerak oso "errealak" dira, eta sentimenduez hitz egiten dute. Mutilek, aldiz, autoekin edo borrokako panpinekin asmatu behar dituzten elkarrizketak, ez dira eguneroko bizitzakoak, telebistan ikusten dutenarekin lotuago daude: "zaratak, kolpeak, beti agresibitate horren inguruan sortu behar dute. Hau da, mutilei bideratutako jostailuak askeagoak dira neskenak baino, izan ere hauei bideratutako jostailuak mugatuagoak dira. Aipatzekoa da ere, mutilen jostailuak gizonaren paperera bideratuta daudela eta neskena, emakumearen paperera.
Ikus ezazue hurrengo bideoan neska txiki batzuk nola tratatzen dituzten azaltzen duten:
https://www.youtube.com/watch?v=xa5ExfPlR5o


No hay comentarios:

Publicar un comentario