miércoles, 10 de diciembre de 2014

Blogaren lehenengo sarrera

Gaur berriz, blogaren sarrera azalduko dut, bertan emozioak definituko ditut. Guztiok ditugu emozioak: tristura, poza, haserrea, maitasuna eta abar.
Ikusi hurrengo aurkezpenarekin nola hobeto ulertzen diren emozioak, sentimenduak eta pasioak:

Emozioaren definizioaren inguruan oraindik erabateko adostasunik ez badago ere, aditu asko bat datoz (neurri batean bederen) emozioen inguruan egindako bost baieztapen hauekin (adib. Alcaro, Huber eta Panksepp, 2007; Izard, 2009):
– Emozioak norbanakoaren erantzun-sistemei lotuta daude.
– Hainbat emozio mota daude.
– Emozioek azpiegitura neuronala dute.
– Emozioek prozesu kognitiboekin erlazio zuzena dute.
– Pertsona batetik bestera eta kultura batetik bestera ezberdintzen diren osagai
kognitiboak dituzten hainbat eskema emozional daude.

Bestalde, Psikologia arloan emozio kontzeptua hiru modutan erabiltzen da:

– Sindrome emozionala. Emozio batean sentitu ohi dena da. Medikuntzan
bezala, gaixotasun batentzat «kuadro klinikoa» dagoen bezala, emozioek
beren oinarrizko sintomatzat edo ezaugarritzat dute, ezaugarri horiei
sindrome emozionalak deritze. Adibidez, haserrearen sindromeak bere
baitan hartzen ditu, besteak beste, tentsio muskularra, norabide bakarreko
pentsamendua, eta abar.
– Egoera emozionala. Forma emozional orokor eta egonkor batez ari gara.
Haserrearen sindromearekin bat datorren sentitzeko modu bat litzateke.

– Erreakzio emozionala. Pertsona batek egoera emozional batean emandako
erantzunen multzoa da, egungoa eta oso aldakorra. Erantzun horien
artean, aurpegi-adierazpenak, aldaketa fisiologikoak, ageriko jarrerak eta
esperientzia subjektiboak sar daitezke (Izard, 2009). Erreakzio emozionalak

bere baitan hartzen ditu sindrome eta egoera emozionalen ezaugarriak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario