miércoles, 10 de diciembre de 2014

Blogaren laugarren sarrera (2014ko azaroaren 16a.)

Testuaren sintesia:

Aztertutako testuak eta bideoa:
·                     Euskara 2.0. Zer da hori?
·                     Ikasleen segurtasuna
·                     Internet eta eskola
·                     La historia de Internet en 8 minutos 

Laburpena


Ordenagailuak sortu zirenean, erraldoiak ziren eta aldi berean gauza bakarra egiteko kapazak ziren soilik. Gero eta txikiagoak eta erabilgarriagoak egiten joan ziren; ordenagailuen arteko loturak eta interferentziak sortzen hasi ziren, gero eta konplexuagoak. Lotura horien sorkuntzaren hasieran hiru kontzeptu sortu ziren: militantzia, merkataritza eta zientzia; kontzeptu hauek gaur egungo Interneteko, aurreneko lotura guztien lotura erraldoiko, euskarri direlarik.


Ordenagailuen eta Internetaren garapena azken urteotan izugarria izan da; eta hori da hain zuzen ere orain hain entzunda daukagun “2.0” kontzeptua: Gai baten aldaketa nahiko handia. Horren ildora jarraituz, Web 2.0 daukagu; hau da, Internetek jasandako aldaketa handia, non erabiltzaileek hartzaile soilak izatetik, Web komunitatearen parte hartzaile aktibo izatera pasa garen. Honekin batera 2.0 kontzeptua hainbat esparrutara pasa da, horien artean, Euskara 2.0, honen erronka teknologiak euskaratzea dena eta Bizitza 2.0, zeren nahi edo ez nahi, 2.0 munduan gaude, eta moldatu behar gara, besteak beste.


Interneti esker, bide eta aukera berri asko ireki dira, baina adin txikikoentzat arriskuak dakar, eta hainbat aldetik gainera: edukien aldetik, asmo onak ez dituzten pertsonetatik,merkataritza elektronikotik eta legearen aldetik ere. Eskolak, zeregin aktiboa izan behar du ikasleak babesteko eta segurtasuna bermatzeko. Horretarako, ikasleekin internet-en egiten dutenaren inguruan hitz egin behar dute eta interneteko segurtasuna curriculum-ean txertatu. Eskoletako sarea arduraz erabiltzen ikasteko material didaktikoa behar da, eta baita iragazteko eta monitorizatzeko programak erabili. Horretaz gain, Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP) ezarri behar da.

Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP)
IEPren helbururik nagusia ikastetxeetan Internet arduraz eta segurtasunez erabiltzen dela ziurtatzea da. Horretarako, ezinbestekoa da ikastetxean teknologia berriak erabiltzeak dakartzan arriskuak ebaluatzea eta araudi zehatz batzuk ezartzea. Irakasleek, ikasleei arau horiek irakatsi behar dizkiete eta Internet erabiltzen duten heinean, behatzen egon behar dira. Horretaz gain, garrantzitsua izango da zuzendaritza organoen laguntza, hala nola, gurasoen eta umeen hezitze prozesuan parte hartzen duten pertsonen laguntza ere.
IEP bat prestatzeko prozesuak ondorengo urratsak ditu: Prestatzea, ezartzea eta ebaluatzea, hau guztia prozesu ziklikoa izanik.


IEPak hainbat neurri hartu behar dituzte,esate baterako: internet-en garrantzia eta honen ikaskuntzan eskaini dezakeen laguntza transmititu, bertako edukiak ebaluatzen irakatsi,posta elektronikoaren eta web orrien funtzionamendua ezagutu...


Adin txikikoak sarean barneratuta daude. Horren ondorioz sortu da Eu kids on Line programa.
Hala ere, gaur egun sarean dagoen arriskuen kontrolaren inguruan arau gutxi daude. Hori dela eta, Safer Internet Programme gune babestuago baten alde lanean ari da. Adin txikikoei segurtasuna sustatzea du helburu. Eta ondorengoen aurka egiten du lan: Eduki ilegala, Eduki kaltegarria(xenofobia, anorexia…), SPAM edukia,  Posta elektronikora iristen zaigun zaborra eta besteekiko jarrera desegokiak.bHoni aurre egiteko, hainbat dira etxerako erabilera gomendioak adibidez, Kantitateari baino kalitateari erreparatzea. Internet erabiltzen den denbora garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa zertan erabiltzen den.Gainera sareak izan ditzakeen arriskuen inguruan informatu beharra dago eta berarekin nabigatu, seguruak diren webguneak aurkitzen saiatuz.


Web 2.0-a interneten agertzen ari diren joera berri asko barneratzen ditu. Garrantzitsuena edukien etengabeko eguneratzea da, hainbat lekutako edukiak nahasteko aukera eta erabiltzaileen parte-hartzea dira. Bertan, teknologia multzo bat baino gehiago daude, hala nola, Ikusle izatetik eduki sortzaile izatera jauzi egiten laguntzen du, elkarrekintza eta parte-hartzea bultzatzen du, eduki horiek nahastu, trukatu, zabaldu eta jarioen bidez sindika daitezke...


Web 2.0 aplikazioak hezkuntza alorrean ugari daude, baina esanguratsuenak blog-ak, jarioak, Wikiak, e-learning plataformak eta sare sozialak dira.




Hitz gakoak



·                     “2.0” kontzeptua
·                     Internet
·                     Segurtasuna
·                     Sarea
·                     Hezkuntza




Erronkak


·                     “2.0” ren kontzeptua gure eguneroko bizitzako edozein esparrutan agertzen da; guztiok gaude Bizitza2.0 honetara moldatzeko prestatutak? Ba al du garrantzirik hezkuntzak moldaketa honetan?


No hay comentarios:

Publicar un comentario