miércoles, 10 de diciembre de 2014

Blogaren bostgarren sarrera (2014ko azaroaren 23a.)


Arratsalde on! Emozioak lantzen jarraitzeko beste bideo batez baliatu egingo naiz. Hurrengo bideoa asko gogoko dut eta zuekin konpartitu nahi dut:

Ez dago sentitzen dudana adierazteko hitzik. Egon al da hau baino ederragorik? Nire ustez, ume hauek, haien maitasun guztia beren amatxoei adierazten ari dira, eta hori, benetan, hunkigarria da. Harritzekoa da, zelan, txikitan, emozioak plazaratzea askoz errezagoa egiten zaigun heldutan baino. Asko dira, txikitan, beraien amei maitasuna erakutsi dieten haurrak, gerora, nagusitan, hori egiteko “ausardiarik” ez dutenak. Benetan polita da maite dugun horri maitasun adieraztea, eta besteek nola adierazten duten ikustea. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario