miércoles, 10 de diciembre de 2014

Blogaren bigarren sarrera (2014ko urriaren 19a.)

Emozioek eta autoestimuak haurren garapen integralean berebiziko garrantzia dutela deritzot, izan ere, emozioak ezagutzea eta hauek dakartzaten jarrera ezberdinak identifikatzea eta kontrolatzen ikastea ezinbestekoa da elkarbizitza egoki baterako eta ikasle guztien ongizaterako. Aldi berean, autoestimuak, ikasleen autonomia, motibazioa eta ongizatea baldintzatzen du. Hau horrela izanik, garrantzitsutzat jotzen dut bi alderdi hauek ikasleekin lantzea, ikasteko, pertsona bezala garatzeko eta elkarbizitzarako ezagutzetan konpetente izan daitezen eskolan, eta ezagutza hauek, beraien bizitzako beste eremutan ere aplikatzeko gai izan daitezen.
Hau esan ondoren, hurrengo bideoa ikustea proposatzen dizuet:

Askotan, gure gorputzarekin deseroso sentitzen gara; hori, hein handi batean, gizartearen errua da. Gizartea eredu “polit” batzuk dauzka ezarrita, baina eredu “perfektu” horiek pertsonen arteko ezberdintasunak egotea eragin du. Horrek, itxurari behar dena baino garrantzi gehiago ematea eragin du. Baina bideoan ikusi ahal dugun moduan, txikitxoek ez diote itxurari garrantzirik ematen; ondorioz, pozik bizi dira eta ez dituzte  gainerakoak baztertzen beren belarriak handiak direlako, lodia delako edo bere azala beste kolore batekoa delako. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario