miércoles, 10 de diciembre de 2014

1.Saio teorikoa (2014ko urriaren 16a.)

Pasaden ostegunean IKTko lehenengo saio teorikoa eduki genuen. Irakasleak, hiru-hilabetean zehar zer egingo dugun azaldu ondoren, IKT eskolan zer nolako garrantzia duen azpimarratu zuen. Ondoren, egin beharreko lan batzuk azaldu zizkigun; bloga eta emangarri bat besteak beste.
Ariketa oso interesgarri bat egin genuen ere. Begiak itxi eta gero, irakasleak galdera ezberdinak egin zituen, IKTekin zerikusia zuztenak, noski. Eta, honen helburuak, IKT lehen hezkuntzan zergatik den ezinbestekoa ikustea zen.

Egia esanda, nire garaian IKTak eskolan ez zeudenez gero, ikasgai honen helburua ez neukan oso argi. Baina, saio hau eta gero garbi geratu zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario