viernes, 21 de noviembre de 2014

Blogaren sarrera

Blog hau, bereziki umeei zuzenduta dago. Esan beharra dago, gizakiok gure bizitzan zehar adimen ezberdinak garatzen ditugula eta, zalantzarik gabe, umeek ere bai.  Nik, umeek eskolan garatzen dituzten emozioak ikertuko ditut. Horretarako, bideoak, ipuinak, jolasak, elkarrizketak, eta beste baliabide ezberdin batzuk erabiliko ditut bloga interesgarri-, entretenigarri- eta atseginagoa izateko umeentzat. Baliabide gehienak umeen arreta ahalik eta gehien erakartzeko xedearekin ipiniko ditut blogean.

Blog honekin ere, emozioak lantzeaz gain, ikasleak IKTek duten garrantziaz eta erabilgarritasunaz ohartzea nahi dut.


Emozioak bat batean agertzen diren egoera afektiboak dira, situazio zehatz baten aurrean, gure gorputzak aurre egin beharko dion gatazka egoerak hain zuzen: arriskua, tristura, poztasuna, enbidia, enpatia, autoestimua,... Emozioek, gure egunerokotasuneko jarduna baldintzatzen dute, hori dela eta, berebiziko garrantzia dauka hauek ezagutu eta kontrolatzen jakitea, horri adimen emozionala deitzen diogu.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario