viernes, 31 de octubre de 2014

Saio teorikoen lehenengo irakurgaia eta emangarria

Galderak

- Gaur egungo irakasleria, daukan prestakuntzarekin, IKTei aurre egiteko gai ote da? Eskolek, IKTak ekonomikoki dakartzan galerak jasan ditzakete? Berritzeguneak edo beste zerbitzu batzuk ematen dituzten diru-laguntzak eta proiektuak gehiegizkoak dira? 

- Egokia al da umeek hain goiz teknologiak erabiltzea? Haien garapenerako eragin negatiboak ekar ditzake? Interneten bidez, umeek informazio asko bildu dezakete; baina, nola garatu informazioa egokitasunez erabiltzeko gaitasuna?


Hitz gakoak:
1. Ezagutza teknologiko
2. “Bizirauteko”
3. Globalizazioa
4. Integratu
5. Berriztatu


Sintesia

IKTak informazioa bilatu, aztertu, eraldau eta komunikatzeko teknologia lantzeko tresnak eta baliabideak dira. Halaber, eskola testuinguruan, IKTa edukiak irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan tresna eta baliabide lagungarriak dira.

Bestalde, esan dezakegu eskolak talka egiten duela gizartearekin, gutxienez arlo teknologikoari dagokionez. Horretaz gain, IKTko helbururik nagusienak, alfabetatze digitala sustatzea, inklusio digitala bultzatzea eta hezkuntzaren eredua berriztatzea direla esan dezakegu.

Hitz batean esanda, eskolak umeen gaitasun teknologikoak hobetu- eta gizarte berri honetara egokitzeko xedearekin,  IKTak integratu behar ditu.

Ondorioz, teknologia hizkuntza eredua ikusten dugunez gero, baliabide hauen bultzatzea nahitaezkoa ikusten dugu. Gaur egungo baliabideek aukera aparta ematen digute  ikasleen partaidetza, lankidetza, talde lana, loturak…  bultzatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario